XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Rrran rrroberrra, tu-tu-tu-tu-tu-tu-tu-tu, rrran rrroberrra, tu-tu-tu-tu-tu-tu.

Beste gauza batzuk ere ikasi ditut bitarte honetan. Gauza asko. Eta batzuk oso harrigarriak gainera!

Ba al dakizu Jurgi ez dela nire anaia?

Ez, ez. Ez naiz txoratzen hasi. Andereñoak esan dit Jurgi ez dela nire anaia:

- Jurgi ez da zure anaia, zure neba da. Mutilek arrebak dituzte eta neskek nebak. Ulertzen al duzu?

Nik ez diot ezer erantzun eta bera arbelera joan da neben kontu hori argitzera.

-Begira esan digu. Hau mutil bat da.

Eta klarionarekin zirriborro galtzadun bat egin du arbelean.

Ikusten duzue -esan du andereñoak. Hau mutil bat da, bere galtza eta guzti.

- Nik ere galtzak ditut eta ez naiz mutila -esan du Maiderrek.

Maider oso bizkorra eta indartsua da, eta gainera futbolean oso ondo jokatzen du. Mutilak baino hobeto.

Horregatik, mutilak beti bere kontra daude, baina berari ez zaio batere axola.